jueves, 26 de junio de 2014

Patatak Txorizoarekin

Kaixo blogeroak,

oraingo honetan lehen plater bat dakarkizuet. Orokorrean, edonoren etxean asko jaten den platera, patatak txorizoarekin.

  • Osagaiak (4-5 pertsona):
  • Patata kilo bat
  • 3 txorizo
  • Tipula 1
  • 2 berakatz atal
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Kaiena
  • Gatza
  1. Hasteko, kazola bat sutan jarriko dugu, oliba olio pixka batekin. Tipula txikitu eta olioa bero dagoenean, kazolara gehituko dugu. Berakatz atalak ere txikitu eta kazolara botako ditugu. 
  2. Tipula eta berakatza gorritzen diren bitartean, txorizoa xerratan moztu eta kazolara gehituko dugu. Patatak, zuritu eta garbitu ondoren, txorizoarekin egin dugun bezala zatitu eta kazolara botako ditugu. 
  3. Behin osagai guztiak kazolan, kaiena gehitu eta urez bete eta gatza botako diogu.20-25 minutuz su baxuan utzi behar da, patatak bigun geratzen diren arte. Bigun daudenean, prest izango dugu platera gozatzeko.